"Animalistak Bilboko talde antiespezista gara, eta animalien askapena lortzeko lan egiten dugu. Ekintzak antolatzen ditugu gizartea kontzientziatzeko, sentsibilizatzeko eta gehiegikeriak salatzeko. Gure helburuetako batzuk dira animalien eskubideak urratzen dituen gizarte batean bizi garela azalaraztea, jarduera zapaltzaileak desagerraraztea, antiespezismotik heztea eta gure ikuspegia pertsonengana hurbiltzea.
Animalien ustiapen mota guztiei buruzko informazio mahaiak eta kontzientziazio kanpainak antolatzen ditugu, baita manifestazioak eta performance aldarrikatzaileak ere."
https://animalistak.eus/
Fill out your profile to be more discoverable and compelling to Millie donors.